Euskaltegietako ikasleentzako HABEren 2024ko deialdia

Euskaltegietako ikasleentzako HABEren 2024ko deialdia

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 21ekoa, HABEko zuzendariarena, HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek 2023-2024 ikasturtean euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazioan oinarrituta Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren (HEOCaren) zein maila egiaztatu ahal izango dituzten ezarri, eta 2024ko azterketa-deialdia egiten duena.

Agindu horrek xedatzen du HABEren Erregistroan dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek HEOCaren sei gaitasun-mailei dagozkien egiaztagiriak (A1, A2, B1, B2, C1, C2) eskuratu ahal izango dituztela; gainera, 2020ko irailaren 9ko Aginduak berak euskara-ikasle helduentzako dirulaguntza-deialdietarako irizpideak ere finkatzen ditu.

Era berean, euskara-ikasleok egiaztagiri horiek eskuratzeko bi era ezartzen ditu: ikasprozesuan zehar euskaltegian egikaritutako mailaren atalasearen gaineko ebaluaziogintzan egindako ebaluazio-jardueren bidezkoa, eta HABEren egiaztatzegintza bidezko deialdietakoa. Oinarri horien baitan ezinbestekoa da erabakitzea zein izango diren euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako euskara-ikasleek 2023-2024 ikasturtean HABEk kudeatutako egiaztatzegintzan izango dituzten jarraibideak zehaztea eta 2024rako azterketa-deialdiak egitea.

Halaber, 2024ko deialdiak entzumen-urritasun larria duten pertsona gorrei aukera emango die hizkuntza-trebetasunak partez egiaztatzeko, HEOCen definitutako A1, A2, B1 eta B2 mailetako komunikagaitasun-mailetako irakurmenean eta idazmenean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 13. artikuluan araututakoaren babesean. Horrela lortutako ziurtagirien eraginkortasuna Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeetan euskararen erabilera normalizatzeko etorkizuneko xedapenak, gaur egun izapidetzen ari denak, eta ziurtagiri partzialen eraginak arautzeko onartzen diren gainontzekoek ziurtagiri partzialei ematen dien aitorpenaren mende egongo da.

Horrenbestez, ondokoa ebazten da:
HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek 2023-2024 ikasturtean HEOCaren A1 eta A2 euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izan ditzaten, euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren oinarriak onartzea, Ebazpen honen l. eta III. eranskinetan zehaztutako ezaugarrien eta baldintzen arabera.

HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek HEOCaren B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko, bi azterketaldirako deialdia egitea 2024an, Ebazpen honen II. eta III. eranskinetan jasotako oinarrien eta irizpideen arabera.

HABEren azterketen inguruko informazio guztia www.habe.euskadi.eus webgunean eskuragarri duzu.