Langabeentzako dohako euskara ikastaroak

Euskara Zerbitzuak doako euskara ikastaroak antolatzen ditu hiriko Euskaltegiekin lankidetzan langabezian dauden donostiarrei zuzenduta.

Ikastaroaren ezaugarriak:

  • Ikastaroak presentzialak dira.
  • Matrikulatzerakoan ikasle bakoitzari matrikulazio zenbaki bat ematen zaio eta honen bidez eskolatzeko lehentasunak ezartzen dira maila bereko ikasleen artean.
  • Euskara maila ezagutzeko mailaketa froga egiten da ikastaroa hasi aurretik.
  • Ikastaldeak euskara mailaren arabera osatzen dira eta ikaslea dagokion euskaltegian eskolatzen da. Hau da, ezin du euskaltegia aukeratu.
  • Asistentzia derrigorrezkoa da eta bi egunetan ikaslea ez bada eskoletara joaten ikastaroetara joateko eskubidea galtzen du.
  • Baja bat onartutzat ematen da honako egoeretan: gaixotasuna edo lana aurkitzea. Horretarako, dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da Euskaltegian.
  • Baja bat ematen denean, itxaron zerrendan dagoen lehen pertsonak hartzen du parte ikastaroan, betiere, ikastaro horren maila baldin badu, ikastaroaren hasieran egindako mailaketa frogaren arabera eta baja ikastaroaren zein momentutan gertatu den kontuan izanda.

Ikastaro hauetan parte hartzeko baldintzak:

  • 18 urtetik gora izatea ikastaroaren hasiera datarako (2022ko martxoaren 14a).
  • Langabezi egoeran egotea.
  • Donostian egoiliar gisa erroldatuta egotea.
  • Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagokion epearen barruan aurkeztea.
  • Mailaketa froga egitea. Ikasleek proba bat egingo dute ikastaroa hasi aurretik duten euskara maila zehaztu ahal izateko, (duela gutxi euskaltegiren batean aritu diren ikasleek ez dute euskara proba egingo).