Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, aipatutako gremioetako profesionalentzat euskarazko ikastaro espezifikoak antolatzen ditu urtean bitan.

Euskara ikasten lehen urratsak emateko ikastaroak

Moduloa: I Moduloa

Iraupena: 60 ordu

Prezioa: 60 €

Helburua: zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna lantzea.

Jarraipen moduluak

Iraupena: 60 ordu

Prezioa: 60 €

Helburua: hizkuntza oinarriak eta edukiak finkatu eta osatzen joatea ulermenerako nahiz komunikaziorako gaitasuna hobetzeko.

Idazteko gaitasuna hobetzeko ikastaroak

LANERAKO IDAZKIAK I
Helburua: Laneko idatzi laburrak (faxa, e-maila, fakturak,erreziboak…) sortu ahal izateko idatzizko komunikaziorako oinarrizko gaitasuna lantzea.

LANERAKO IDAZKIAK II
Lehenengoaren jarraipena.
Helburua: laneko idatziak (merkataritzako gutunak, aktak, erreklamazioak…) sortu ahal izateko oinarrizko gaitasunak zabaltzea eta hobetzea.

Ikastaroak astean bi egunez izaten dira honako ordutegietan:
Merkatariak Ostalariak
08:00-10:00 08:00-10:00
14:00-16:00 14:00-16:00
20:00-22:00 17:00-19:00

Eusko Jaurlaritzako HABEren (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren diru laguntza dute, diru laguntza hauek zuzen-zuzenean ematen zaizkio ikastaroa ematen duen Euskaltegiari. (Euskaltegientzako diru laguntzak programa).