Euskara ikasteko dirulaguntzak

Euskara ikasteko diru-laguntzak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei.
Diru laguntza hauek HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeagatik ematen dira.

Ikastaro hauek dira diruz laguntzen direnak:

  • Neguko ikastaroak
  • Udako ikastaroak
  • Neguko zein udako barnetegiak
  • Autoikaskuntza ikastaroak

Informazio gehiago:

HABEren diru-laguntzak

2018ko irailaren 11ko EHAAn argitaratu da 2017/2018 ikasturtean HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak gainditu dituzten ikasleei diru-laguntzak emateko prozedura eta baldintzak arautu eta dagokion deialdia egiten duen HABEren zuzendari nagusiaren EBAZPENA.

Informazio gehiago: