16 eta 18 urte bitarteko gazteentzako euskara ikastaroak

Udaleko Euskara Zerbitzuak, hiriko euskaltegiekin elkarlanean, 16 urtetik gorako gazteentzako euskara klaseak antolatuko ditu uztailean. Hiruzpalau asteko ikastaroak izango dira, eta DBH4, Batxilergo 1 eta Erdi mailako Lanbide Heziketako gazteak lehenetsiko dira.

  • Noiz: Uztaila
  • Iraupena: 60 ordu.
  • Adina: 16-18 urte. 2022an ezinbestean 16 urte bete behar dituzte. Gazteagoek ezin dute parte hartu.
  • Baldintza: Donostian erroldatua egotea edo Donostiako ikastetxeren batean ikastea.
  • Datak eta ordutegiak:
A aukera (gure ustez egokiagoa) B aukera
uztailaren 4tik 22ra uztailaren 4tik 29ra
3 aste 4 aste
4 ordu egunean
9: 30-13: 30
3 ordu egunean
10: 00-13: 00
  • Lekua: Donostiako euskaltegi homologatu batean.
  • Maila: : euskara maila urria edo oinarrizkoa (B2 gehienez).
  • Prezioa: 60 €
  • Ratioa: 8-12 gazte talde bakoitzean.
  • Oharra: saurten DBH4 egin duten ikasleak lehenetsiko dira.
grupo-oral