30 Jan HABEren azterketak egiteko matrikulazio adin baldintzak
Zenbat urterekin matrikula daitezke ikasleak HABEren azterketak egiteko?
Egiaztapen-probetara aurkeztu nahi duten pertsonek bete beharreko baldintzen artean, Agindu horren 12. artikuluaren 2. atalean ezarritakoaren arabera, izangaiek hamasei urte beteta izan behar dituzte dagokien azterketa-aldiko matrikula-epearen barruan, euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleei zuzendutako deialdien kasuan izan ezik. Ikasle horiek bete beharreko baldintzei dagokienez, 2003ko uztailaren 179/2003 Dekretuak ikastetxe horietako ikasle izateko, oro har, finkatzen duen 16 urteko adinera biltzen da xedapena.
Hala ere, egokitzat jo da HABEk antolatutako egiaztapen-probetarako sarbidea ahalbideratzea matrikulazioa egiten den urte naturalean 16 urte betetzen dituzten pertsona guztiek egiaztapen probetan matrikula egin ahal izateko, deialdi-mota edozein dela ere, oro har, hezkuntza-maila berean dauden pertsonek euskarazko hizkuntza-gaitasunaren maila egiaztatzeko aukera berberak izan ditzaten.
Beraz, 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 12. artikuluaren 2. atala aldatzen da eta honela geratzen da idatzia:
12. artikulua.– Egiaztatzegintzaren printzipio orokorrak.
2.– Agindu honetan araututako egiaztapen-probetan matrikulatzeko, ezinbestekoa da hamasei urte beteta izatea edo matrikula egiten den urte naturalean betetzea.