HABE

1 Step 1
A) HABErentzat
B) Euskaltegi / autoikaskuntzarako zentroentzat

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK TRATATZEKO BAIMENA / CONSENTIMIENTO PARA EL TRATAMIENTO DE FOTOS Y VIDEOS

Interesdunak baimen zehatza ematen dio euskaltegiari bere irudia eta ahotsa euskaltegiaren web gunean, dibulgazio materialean edo bestelako argitalpenetan erabiltzeko. La persona interesada da su consentimiento expreso para que el euskaltegi utilice su imagen y voz en el sitio web corporativo, materiales divulgativos u otras publicaciones que desarrolle.

c) Ohar legalak

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, otsailaren 25eko 2/2004 Legeak eta, pertsona fisikoen babesa eta beren datu pertsonalen tratamenduaz eta datu horien zirkulazio libreaz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Kolon pasealekua, 5, 20002, Donostia helbidea duen Hitzez Euskaltegia, S.L.-k kudeatuko dituela. Datuen tratamenduaren helburuak ikasleen kudeaketa zein euren ikas-prozesuaren garapena, eskatutako zerbitzuak ematea, euskaltegiaren zerbitzuak eta jarduerak hedatzea eta bere jarduerari dagozkion betebeharrak burutzea dira, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea Sortaraztekoa eta Euskaltegiak Araupetzezkoa izeneko azaroaren 25eko 29/1983 Legeak araututakoa betetzeko eta interesdunak emandako onarpenarekin. Datuak epe zehatzik gabe gordeko dira, aipatutako helburua lortzeko beharrezkoak edo bereizleak diren bitartean edo interesdunak kontrakorik adierazten ez duen bitartean.

Datuak HABE erakundeari helaraziko zaizkio, erakunde honek Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea Sortaraztekoa eta Euskaltegiak Araupetzezkoa izeneko azaroaren 25eko 29/1983 Legearen arabera ikasleen kudeaketa, euren ikas-prozesuaren garapena, HABEren gaitasun-mailen egiaztapena, ikasleen diru-laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundiek eta udalek xede berberarekin izan ditzaketen datuekiko erkaketa eta euskalduntzearen arloarekin lotutako kanpainei edota programei zein baliabideei buruzko informazioaren edo asebetetze-galdetegien bidalketak egin ditzan.

Enpresa edo erakunde baten bitartez etorriz gero, ikasleen datuak (bertaratzea, aprobetxamendua, kalifikazioak, e.a.) jatorrizko enpresari edo erakundeari helaraziko zaizkio.

Interesdunak datuen tratamenduaren arduradunaren aurrean fitxategian sartu, zuzendu, deuseztatu, tratamendua mugatu, garraiatu eta aurkaratzeko eskubideak erabil ditzake. Halaber, bere adostasuna baliogabetzeko eskubidea du. Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean ere erreklamazioa aurkezteko eskubidea du.

Interesdunak datuen babesari buruzko informazioa gehigarria matrikula egin duen zentroan edo ondoko helbide elektronikoan eskura dezake: www.hitzez.eus.

keyboard_arrow_leftPrevious
Nextkeyboard_arrow_right