Gurasoentzako euskara ikastaroak

Ikastaro hauen helburua da, 2-12 urte bitarteko haurrak dituzten guraso erdaldunak euskarara hurbiltzea, eta guraso euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea.

 

Ikasturtearen amaieran eta hasieran ikastetxeek eta guraso elkarteek informazioa jasoko dute Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzutik. Bertan azalduko da ikastetxean guraso taldeak antolatu nahi izanez gero, eman beharreko urratsak. Ikastetxearen edota gurasoen elkarteen bidez antolatuko dira taldeak, euskaltegi baten laguntzarekin.

 

Erritmoa ikastetxeak erabakiko du euskaltegiarekin batera: erritmo apalekoak izan daitezke, bi ordu astean adibidez; edo biziagokoak, eta ikasturte hasieran abian jarriz gero, ikasturtean bi ikastaro egiteko aukera izan daiteke. Ikastetxeetako gurasoek nahi duten bezala.

Iraupena Erritmoa Ordutegia Prezioa
60 ordu
urriatik maiatzera
2/3 ordu astean ikastetxearen esku 60 €
Iraupena Erritmoa
60 ordu
urriatik maiatzera
2/3 ordu astean
Ordutegia Prezio
: ikastetxearen esku 60€