Euskaltegietako ikasleentzako dirulaguntzak 2022

Euskaltegietako ikasleentzako dirulaguntzak 2022

Eskabideak egiteko epea 2022ko irailaren 8tik urriaren 7ra bitartekoa izango da (biak barne).

 

Euskara-ikasleentzako dirulaguntzetarako 2022ko deialdia egin du HABEk, HABEren zuzendari nagusiaren 2022ko uztailaren 1eko Ebazpen bidez (2022ko uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzarten Aldizkarian argitaratu dena).

Ebazpenean horretan finkatuta daude dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, epeak eta jarraibideak.

Deialdi honek arautzen dituen laguntzen onuradun izateko, ondorengo bi baldintza hauek bete beharko dira:

–  HABEren Erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatuta egotea, gutxienez 2021eko ekainaren 1ean hasi eta gehienez 2022ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
–  2021-2022 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. HABEren mailak egiaztatzeari dagokionez, 2021eko 4. ebalaluazio-garaian edo 2022ko ekainaren 30era bitarteko ebaluazio-garaietan A1 edo A2 mailak egiaztatzea, edo 2021-2022 ikasturtean B1 edo B2 mailaren atalasearen gaineko proba gainditzea euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan edo B1, B2, C1 edo C2 mailak egiaztatu izana 2021eko deialdietako bigarren azterketaldian edo 2022ko deialdietako lehen azterketaldietan.

Aurtengo deialdiak duen berrikuntza hau da: C1 maila lortzeagatik dirulaguntzaren zenbatekoa, onuradunaren adinaren araberakoa izango dela.