08 Sep Dohako euskara ikastaroak HABE-LANBIDE
Eskaera egiteko epea: Iirailaren 1etik irailaren 23ra arte.
Euskarazko hizkuntza-gaikuntzako prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden langabeek eta landunek, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzak (unitate, modulu, ziurtagiri osoa) egiten ari badira, edota, 2018, 2019, 2020 edo 2021 urteetan egin badituzte. Hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak, euskarazko prestakuntza-ekintzak izango dira, aurrez aurreko metodologian, eta gehienez 350 orduko iraupena izango dute. Moduluka emango dira eta EEEBren A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak eskainiko dira, HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegien ahalmenaren arabera. Ikastaroak 2022ko urritik aurrera hasiko dira ematen eta 2023ko ekainaren 30a baino lehen amaituko dira.
Eskaera egiteko epea: : irailaren 1etik irailaren 23ra arte.