B1 maila

1
2

B1 Maila


ERANTZUN ANITZEKO TESTA

1) Gustora ikusiko .....oraintxe nik han urrutian dauden bikoteak.
2) Fotokopiagailua konpontzera etorri.....zortziak ziren.
3) Gehiegi.....buruko mina dakar.
4) Jonek kitarra jotzen du, zuk..... bateria jotzen duzu.
5) Edozein.....hurbilduko gara.
6) Nahiz eta zuk eskatu, ez dizute lanik emango
7) Anttonek..... mozkorra ez zen makala.
8) Nork gonbidatu.....bazkaltzera?
9) Lanleku berrian sartzean.....hartu ninduten.
10) Hegazkinaren motorra konpondu.....ez gara iritsiko.
11) Azterketa egin behar dutenak.....sartuko dira.
12) .....ondoan esertzen dira beti.
13) Agintzarien batek, bere plangintzak aurrera egiten ez zuela eta, .....errekara bota omen du.
14) Triste ikusiko.....alaituko al nindukezu?
15) Amak babarrunak.....umeari.
16)
17)
18) Zer egin du Anak?
19) Garraio sailburua errepideetan berrikuntzak.....aldekoa da.
20) Zein.....duzu konfidantza?

ENTZUMENA

IZASKUN KORTAZAR

1. Zenbat denbora zeraman Izaskun Kortazarrek Euskal Herrira etorri gabe?
2. Diasporako kongresu internazionalean...
3. Zein izan da Jardunaldien helburua?
4. Zergatik joan zen Izaskun Kortazar Boisera?
5. Zergatik egin zuen masterra?
6. NABO-n koordinatzailea izateaz gain, non egiten du lan Izaskunek orain?
7. Nork osatzen du NABO erakundea?
8. Zein da NABO erakundearen helburua?

ZUHAITZ GURRUTXAGA

1. Zuhaitzek kontatzen duen istorioa Mexikora egindako azken bidaian gertatu zitzaion.
2. Espero zuen baino lehenago itzuli zen Euskal Herrira bakarrik sentitzen zelako.
3. Neskaren etxean bi aste pasa zituen ezer ordaindu gabe.
4. Mexikotik Kaliforniara bidaiatu zuen lagun batekin elkartzeko.
5. Neskak hondartza batera eraman zuen eta han ezagutu zuen “Aire” izeneko kantua.
6. Zuhaitzek ez zuen lortu neskari muxurik ematea.
7. Zuhaitzek pena handia sentitu zuen neskari taxitik agur esatean.

IRAKURMENA

1. IRAKURGAIA

CRISTOBAL BALENCIAGA

Cristobal Balenciaga Eizagirre (Getaria, 1895-Alacant, 1972) jostun eta moda-diseinatzaile garrantzitsua izan zen. Goi-joskintzan oso ezaguna, gaur egungo diseinatzaile askorentzat inspirazio iturria da.

Bere aita, Jose Balenciaga, marinela zen, eta bere ama, Martina Eizagirre, jostuna. Txikitatik bere amak herriko familia garrantzitsuei jantziak egiten zizkiela ikusi zuen Cristobalek, eta jostun izateko gogoa hortik etorri zitzaiola esaten da. Baina, garai hartan, nola lortu zuen Getariako gazte batek hain urrun iristea?

Hasieran, Casa Torreseko markesak lagundu zion. Emakume hura Madrileko familia bateko markesa zen, eta Getariara uda pasatzera joaten zen. Jantziak Cristobalen amak egiten zizkion, baina semea joskintzan trebea zela jabetu zenean, 12 edo 13 urterekin, Donostiara joateko aukera eman zion jostun-ikasketak egitera.

Ondoren, Donostian, Bartzelonan, Madrilen eta Parisen ireki zituen dendak. “1917. urtean ireki zuen lehenengo lantegia Gipuzkoako hiriburuan, duela 100 urte”, kontatu digu Irati Arroyok, Balenciaga museoko gidariak. Getariako museoan, diseinatzaile handiaren bizimodua errepasatu dugu bere laguntzari esker.

Balenciaga jostuna eta diseinatzailea zen: “Coco Chanelen ustez, Balenciaga zen beraien artean erabateko diseinatzaile bakarra. Izan ere, prozesu guztia egiteko gai zen”. Bere bezeroak erosteko ahalmena zuten emakumeak izan ziren: printzesak, erreginak eta aristokratak, besteak beste.

Bere ekarpenik garrantzitsuena silueta berriak sortzea izan zen. Orduan, jantzien goiko partea estua izaten zen, eta beheko aldeak, berriz, bolumena edukitzen zuen. Horren aurrean, Cristobal bolumen handiko siluetak diseinatzen hasi zen: emakumeari erosotasuna ematea zen bere helburua”. Horrez gain, Balenciagaren lepoa asmatu zuen eta mahukei ere garrantzia handia eman zien, bere jantzi askotan kimono-mahukak erabiltzen baitzituen. “Egunean zehar janzteko arropa erosoa eta gauerako dotorea diseinatzen zuen”, azaldu digu.

Arazo ekonomikoak izaten hasi zen eta, aldi berean, preêt à porter moda iritsi zen. Zer da moda hori? Soinekoak banaka eta neurrira egin beharrean, katean egitera pasatzea. Bi arrazoi horiek tarteko, Balenciagak bere lantegiak ixtea erabaki zuen. “1968. urtean itxi zituen, 50 urtez moda-munduan lanean aritu ondoren. Bere ustez, ordurako ahal zuen guztia egin zuen eta, gainera, bere alorra goi-joskintza zen. Beraz, preêt à porter-arekin, bere momentua amaitu zela erabaki zuen eta erretiroa hartu zuen”, azaldu digu Arroyok.

1. Balenciaga umea zenenean...
2. 1917an.... Hamaiketakoa eta bazkaria.....
3. Zein iritzi zuen Coco Chalenek Balenciagari buruz?
4. Balenciagak...
5. Zein da egia?

2. IRAKURGAIA

Irakurri testua eta erantzun galderei. Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu bat lortuko da. Guztira 4 puntu

ERREDURAK NOLA ZAINDU

Lehen sorospenak erredura EZ LARRIETAN:
• Bero-iturria neutralizatu eta biktimaren bizi-konstanteak zaindu.
• Erretako zona gutxienez 15 minutuan ur hotzarekin hoztu, zorrotada erretako zonan zuzenean botzatzea saihestuz.
• Itsatsitako arropa ez kendu.
• Babak ez zulatu (hausten badira, estali benda esteril bustiekin).
• Kendu eraztunak, erlojuak, eskumuturrekoak eta estutu dezakeen edozein elementu (erretako zonak handitzeko joera du).
• Erredura arinetan ur hotzeko konpresak eta krema hidratatzaileak eman.Lehen sorospenak erredura LARRIETAN:
• Bero-iturria neutralizatu: pertsona sutan badago lurrean bueltak emanarazi eta estali tapaki batekin.
• Hasierako balorazioa, aire-bideari arreta berezia eskainiz, ikusi itxita ote dagoen
• Bizi-konstanteak zaindu eta shock posibleak eta hipotermia posibleak saihestu.
• Infekzioaren arriskua txikiagotu (itsatsitako arropa ez kendu eta babak ez zulatu).
• Estutu dezaketen elementuak kendu (eraztunak, erlojuak, eskumuturrekoak...).

1. Nola hoztu behar dira erredura ez larriak?
2. Zer egin behar da itsatsitako arroparekin?
3. Zer egin behar da babekin?
4. Zergatik kendu behar dira eraztunak eta abar?

IDAZMENA

ARGENTINATIK DONOSTIARA

Argentinako zure lagun bat urtebetez etorriko da Donostiara ikasketak egitera. Udan ezagutu zenuen zuk, barnetegi batean, berak gurasoak hemengoak dituelako eta Argentinako euskal etxe batean euskara ikasi zuelako. Baina orain unibertsitatean master bat egitera etorriko da. E-maila idatzi zizun galdera batzuk egiteko:

"Zein arropa mota eraman behar dut Donostian urtebete emateko? Zein da eguraldia han?".

"Zein auzo gomendatzen didazu pisu konpartitua bilatzeko?"

"Zein aukera dago Donostian euskara ikasten jarraitzeko?"

Gutxienez, 140 hitz idatzi behar dituzu.

keyboard_arrow_leftAURREKOA
HURRENGOAkeyboard_arrow_right