C1 maila

1
2

C1 Maila


ERANTZUN ANITZEKO TESTA

1) Te podría engañar cualquiera.
2) Nik berari apunteak uztea nahi zuen.
3) Eso no os corresponde a vosotros.
4) Neuk ere bestea hobea dela uste dut.
5) Dirudienez lan honek luze joko du
6)
7) Ba al duzu nik eskatu nizuna ekartzerik?
8) Nahi baduzu esango dizugu, baina gero zuk inori esaten ez badiozu.
9) Jende gutxik du Euskal Herrian gizon horrek beste diru.
10) Zuk bakarrik ez, geuk ere lagundu genuen etxe hau konpontzen.

ENTZUMENA

ESPEZIE INBADITZAILEAK

1. Espezie inbaditzaileak...
2. Petroliontziek eta kargaontziek...
3. Inbasioaren ondorioetako bat hauxe izan daiteke:
4. Zebra muskuilua...
5. Espezie inbaditzaileen kalteak saihesteko, soluzio ona litzateke...

IRAKURMENA ETA ENTZUMENA

Eskolako lanak etxean

Frantzia aldean gurasoen haserrea eragin du haurrek eskolatik etxean egiteko ekartzen duten lan kopuruak. Joxe Amiama psikopedagogoaren iritzia jasotzen dute saio honetan. Bere iritziz, arazoa ez da etxeko lanak bai ala ez, baizik eta zertarako eta nolakoak.Hiru laburpen hauetatik zein da egokiena?

A) Frantzian gertatzen ari dena eta hemengoa ezin dira alderatu, egoerak ez dira berdinak, ezta araudiak ere. Joxe Amiama psikopedagogoaren iritziz, eskolako lanak ez dira guztiak txarrak. Gure inguruan eskoletan 10 urte bete arte ez diete lanik agintzen ikasleei, hortik aurrera batez beste 2 orduko zeregina izaten dute ikasleek etxean. Eskola gehienek berdin jokatzen dute gai honen inguruan; irakasleen artean, ordea, badago alderik.Gurasoek ez diete lagundu behar seme-alabei eskolako lanak egiten, gurasoek ez dute irakaslea ordeztu behar. Baina, zalantzarik gabe, hurbilagotik lagundu diezaiekete seme-alabei.Eskolaz kanpoko aktibitateak onuragarriak dira eta ikasle guztiak bultzatu beharko lirateke horietako batzuk egitera. Zenbat eta aktiboagoak izan, orduan eta emaitza hobeak lortuko dituzte ikasketatan.

B) Frantzia aldean debekatuta dagoen arren, eskoletako irakasleek etxean egiteko lanak agintzen dizkiete ikasleei. Gurasoek horren aurrean protesta egiteko greba egin dute.Joxe Amiama psikopedagogoaren iritziz, ezin da esan etxeko lanak gaizki daudenik, etxerako lanaren izan litezke onak edo txarra. Onargarriak dira, baldin eta ondo planteatuta badaude, ez irakasleak denborarik izan ez duelako gai guztia gelan lantzeko.Hamar urte arte, adituen iritziz, irakurketak izan beharko luke etxeko jarduera nagusia. Adin horretatik aurrera eta, batez ere, bigarren hezkuntzan zentzu gehiago dute etxeko lanek. Eskolen artean ez da alde handirik izaten, bai irakasleen artean. Gurasoen laguntza ez da irakaslea ordeztea izan behar, ez ditu azalpenak eman behar, horrek ohitura txarrak sor baititzake. Gainera, etxeko lanetan edo eskolaz kanpoko denbora gehiegi emateak aktibitateetan ondorio txarrak izan ditzake.

C) Frantzia aldean debekatuta dago eskolatik etxera lanak ekartzea lehen hezkuntzan. Debeku hori betetzen ez denez, gurasoek etxeko lanetan seme-alabei ez laguntzea erabaki dute protesta egiteko.Joxe Amiama psikopedagogoaren ustez, etxeko lanak lagungarri izan litezke ikastolan gai guztia azaltzeko denborarik ez dagoenean, ikasketak osatzeko. Hala ere, jokamolde hau oso aldagarria da eskolaz eskola. Bestalde, gurasoek seme-alaben ikasketa prozesua hurbilagotik jarraitzen eta, beraz, motibazioa handitzen laguntzen dute etxeko lanek. Eskolaz kanpoko beste aktibitateak onuragarriak dira, baina beti izaera ludikoa izan behar dute. Adibidez, irakurtzea izango da ekintzarik interesgarriena.

Zein da egokiena?

IRAKURMENA

SHACKLETONEN ESPEDIZIOA:
HONDAMENDIAREN KUDEAKETA


A itsasoratzeko aukera iritsi zenean

B laster izotzak goleta pitzatu eta ura sartzen hasi zen

C Shackletonek, orduan, Endurance goleta Armadaren zerbitzura jarri zuen

D udaren zain, negua bertan eman beharko zutela konturatu ziren

E oso arriskutsua zen orduan leku hura, eta oso arriskutsua da gaur egun ere, teknologia guztiak lagun

F porrotak ez du errekonozimendurik merezi

G eta balea-portua uhartearen beste aldean zegoen

H dokumentu grafikorik garrantzitsua eskaini zion munduari

I lurrera iritsi baino lehen, izotzetan harrapaturik gelditu ziren

J biharamunean konturatu ziren almadia erraldoi baten gainean zeudela, izotz plaka batean, jitoan

K apustu larria zen, baina huraxe zen aukera bakarra onik ateratzeko

L lehen hiru saiakerek porrot egin zuten eguraldi zakarra egin zuelako

1913ko egun batean iragarki hau agertu zen Times egunkarian:

“Gizonak behar dira bidaia arriskutsua egiteko. Soldata txikia. Hotz handia. Ez da ziurtatzen bizirik itzultzea. Arrakastaren truke, ohorea eta miresmena.”

Ernest Shackleton kapitainak jarri zuen. Espedizio bat antolatu nahi zuen Antartika kontinente osoa zeharkatzeko, mutur batetik bestera. Oztopo asko eta laguntza gutxi jaso zuen, baina azkenean, 1914ko abuztuaren lehenean, Endurance goletak itsasoratzeko baimena jaso zuen, Ingalaterrak Alemaniari gerra deklaratu behar zionean. (1) .............................................., baina Winston Churchill almiranteak berak joateko esan zion, erregearen oniritziaz.

Puerto de la Platan (Argentina) geldiune luzea egin behar izan zuten baimen eta hornidura gehiago lortzeko, pentsatu baino luzeagoa. Azkenean, berriro itsasoratu zirenean, eguraldia ez zen ona, oso hotza garai hartarako, eta Shackletonek martxa bizkortu zuen kontinentera azkarrago iristeko. Urtarrilaren 19an, ordea, okerrena gertatu zen: (2) ............................................... Ametsa bukatu zen. Espedizioak, hasi baino lehen ere, porrot egin zuen.

Hurrengo asteetan ontzia itsasoratzen saiatu ziren. Horretarako, ubidea egitea bururatu zitzaien, baina alferrikakoak izan ziren ahalegin guztiak. (3) ............................................... Orduan, izotzaren presioak ontzia ez zanpatzeko, palanka eginez askatzen saiatu ziren. Baina horretan ere zoritxarra izan zuten lagun: ezin izan zuten askatu, eta (4) ..............................................

Endurance izotz azpitik hondoratu baino lehen, ahal izan zuten guztia atera zuten barrutik, hornidurak eta txalupa batzuk. Fran Hurley espedizioko argazkilaria, berriz, sotoko ur izoztuetan sartu zen argazki plakak berreskuratzeko. Denak ez zituen salbatu, baina bai asko. Balentria horri esker, (5) ..............................................

Itsaso izoztuaren erdian zeuden, hotzetik babesteko aterperik gabe, Burberry jaka eta praka lodiak bakarrik soinean; buruan, berriz, txanoak eta bizar izoztu zuriak. Txalupekin eta dendekin kanpamentua antolatu zuten. Egoera oso larria zen, eta laster larriagoa izango zen: gau batean karranka beldurgarri batek iratzarri zituen; izotza apurtzen ari zen! (6) ............................................... Lurrera iristen ez baziren, akabo! Baina eguraldia oso txarra zen. Itxaron behar zuten, beraz. Eta halaxe deitu zioten kanpamentu berriari: “Pazientzia”. Gaitzerdi, irekitako pitzaduretatik itsas-zakur lotsatiak eta pinguino lotsagabeak agertu ziren: janaria eta entrenimendu pixka bat. Horrela pasatu zituzten hurrengo hilabeteak.Gaur Blackborowi behatzak moztu dizkiote –idatzi zuen bere egunkarian Greenstreet izeneko marinelak–; ezkerreko oinetako hatz guztiak moztu dizkiote, zentimetro erdiko muinoak utzita. Mutil gizajoa ezin hobeto portatu zen. Ezin izango dut inoiz ahaztu hatz moztu izoztuen zarata kontserba potean erortzean.”(7) .............................................., ez zuten bitan pentsatu: beste izotz-puska batekin talka egin baino lehenxeago igo ziren txalupetara. Egun batzuen ondoren, Elefante uhartera iritsi ziren. Hamasei hilabetean zapaldu zuten lehen lurra zen, itsaso erdian harkaitz soila. Han ez zegoen ezer. Etsitzen hasi baino lehen, ordea, Shackletonek bidaia ezinezkoa egitea erabaki zuen: berak eta beste lauk 800 milia egingo zuten San Pedro uharteraino, han balea-portua baitzegoen. Besteak laguntzaren zain geratuko ziren Elefante uhartean. (8) ..............................................San Pedro uharterainoko bidaia udazken australaren amaieran egin zuten, 6,7 metroko txalupa batean, Drakeren igarobidetik zehar. (9) ............................................... Haiek, ordea, edateko urik ere ez zuten, eta itsas-txakurren haragi izoztua zurrupatu behar zuten likidoa lortzeko. Egoera hartan, Shackletonek marinel bikaina zela frogatu ahal izan zuen.

Bi hilabete iraun zuen bidaiak. Txalupa urez beteta zegoenean iritsi ziren San Pedro uhartera, baina ez nahi zuten lekura: Rosa Lurmuturrean hartu zuten lurra (10) ............................................... Ia arrastaka eta indarrik gabe, 3.000 metroko mendiak eskalatu zituzten, berrogei kilometroan gelditu gabe. Hogeita hamasei ordu behar izan zituzten zibilizaziora iristeko. Baleen saihetsek eta odolak gorritutako badiara iritsi ziren azkenean. Bertan zeuden arrantzaleek mamuak ikusten ari zirela pentsatu zuten. 1916ko maiatzaren 20a zen.

Shackleton berehalaxe hasi zen Elfante uhartean utzitako 22 gizonak erreskatatzeko lanetan. (11) ............................................... Hurrengoan lortu zuen, Txileko Gobernuaren laguntzaz, arrantzontzi batean. Abuztuaren 30a zen. Elefante uhartera iritsi zirenean, miraria ikusi zuten: denak bizirik zeuden, denak! Shackletonen espedizioko partaide bat ere ez zen hil!

Isilik itzuli ziren Ingalaterrara, oraindik gerra sutan zegoela, eta ia inork ez zien kasurik egin, apenas oihartzunik egunkarietan. (12) .............................................. eta gerra garaian are gutxiago. Shackletonek ez zuen inoiz itxaropena galdu, bere trebezia eta aginte onari esker espedizioko gizon guztiak salbatu ziren, gero gehienak Frantziako eta Alemaniako lubakietan hil ziren arren.

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12

IDAZMENA

Indarkeria umeen partiduetan

Larunbat goizean, semeak futbol partidua zeukan. Etxean jokatzen zutenez, udal kiroldegiko zelaian jokatu zuten ondoko herriko talde baten kontra. Final erdia zen eta guraso asko joan ziren partidua ikustera, zu barne. Partidua hasi eta berehala, arbitroaren eta entrenatzailearen kontra hasi ziren aita batzuk harmailetatik, ohi bezala. Horietako asko zure ezagunak eta bizilagunak. Partidua aurrera joan ahala, ordea, giroa kaskartzen hasi zen eta arbitroak hainbat aldiz abisua eman behar izan zuen irain zaparrada gelditzeko. Okerragorik gabe bukatu zen partidua, baina inoiz baino indarkeria gehiago ikusi zenuen larunbatean eta oso kezkatuta itzuli zinen etxera semarekin.

Eginkizuna:

Gertatutakoaz kezkatuta, ikastolako aldizkarirako iritzi artikulua idaztea erabaki duzu. Eman zure iritzia eta proposatu irtenbideren bat arazoa konpontzeko. Gutxienez, 200 hitz idatzi behar dituzu.Puntu hauek garatu ditzakezu (ezin dira hitzez hitz kopiatu):

  • Teorian, behintzat, umeen kirola formaziorako da, eta ez lehiarako, eta hala jasotzen dute kirol-federazio gehienek.
  • Sustatu beharreko baloreak hauexek izan behar dira: apaltasuna, adiskidetasuna eta ahalegina.
  • Ohikoa da ikustea harmailetan gurasoak umeei oihuka, errieta egiten eta epaileak iraintzen.
  • Askoren ustez, lehia mugarik gabekoa izan behar da eta ona da norberaren maila hobetzeko.•Guraso askok beren frustrazioak umeengan deskargatzen dituzte eta gehiegi presionatzen dituzte kirolari bikainak izan daitezen.
  • Zer izan behar du kirolak umeentzat?
  • Helduen arteko lehiakortasuna umeen artera zabaltzen ari ote gara?
  • Lehiakortasunak zer du onik?
  • Zer egin genezake jarrera desegokien aurrean?
keyboard_arrow_leftAURREKOA
HURRENGOAkeyboard_arrow_right