> Link al audio
> Link al audio
IBILALDIA
Familia agurgarriak:
Ostiralean, otsailaren 20an, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin Bilboko Arte Ederretako Museora joango gara.Bidaia autobusez egingo dugu. Egun osoko irteera izango da, eta ikasleek hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko dituzte.Bidaiak 12€ balio du eta otsaileko kuotarekin batera kobratuko da.Gogoratu: ostiralean ikastolako sarrera-irteera orduak ez dira aldatuko.
Besterik gabe, jaso gure agurra
Irakasleak
POSTALA
Kaixo, Andoni:
Iritsi naiz Alemaniara. Kolonian nago. Oso hiri polita da. Postaleko argazkia katedrala da. Ikusgarria benetan. Hemen egongo naiz egun batzuetan, eta ondoren, Berlinera joango naiz. Gaur, garagardotegi ospetsu batean afalduko dut, eta jarraian, balet emanaldia ikustera joango naiz Opernhaus Köln antzokira. Badakizu, izugarri gustatzen zait dantza! Hurrengo postala Amsterdametik bidaliko dizut.
Besarkada handia!
Karmele
Zure lagunaren urtebetetze-eguna laster izango da, eta zoriondu egin nahi duzu, baina bidaian zaude zu. Idatzi postala zure laguna zoriontzeko. Postalean, hasierako eta amaierako agurrak, postala idazteko arrazoia, data eta helbidea idatzi beharko dituzu.
Gutxienez, 30 hitz idatzi behar dituzu.