07 Sep HABEren B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzateko azterketaldiko matrikulazio-epeak
Posted at 10:01h
in Uncategorized @eu
HOBE deialdia (ordenagailu bidezkoa): irailaren 1etik 7ra
Euskaltegietako ikasleen deialdia eta deialdi irekia: irailaren 8tik 14ra
HABEk hiru deialdi-mota nagusi egiten ditu. Beheko taulan datu esanguratsuenak bildu dira. Azterketa-deialdi bati buruzko informazio xehea irakurtzeko, sakatu dagokion irudia orri honen goiburuan.
2022 | Euskaltegietako ikasleen deialdia | Deialdi irekia | HOBE deialdia (ordenagailu bidez) |
Baldintza nagusia | Euskaltegiren batean matrikulatuta egotea 2021eko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean. | 16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikulazio-epea ixten denerako. | 16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikulazio-epea ixten denerako. |
Mailak | B1, B2, C1 eta C2 mailak. Euskaltegian lortutako mailak erabakitzen du zein mailatako probetara aurkeztu. | B1, B2, C1 eta C2 mailak. Azterketariak aukeratzen du zein mailatako probetara aurkeztu, baina azterketaldi bakoitzean maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula. | Lehen azterketaldian: C1 eta C2 mailak; bigarrenean, berriz: B1, B2, C1 eta C2. Azterketariak aukeratzen du zein mailatako probetara aurkeztu, baina azterketaldi bakoitzean maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula. |
Azterketaldiak | Bi: bata udaberrian eta bestea udazkenean. | Bi: bata udaberrian eta bestea udazkenean. | Bi: bata udaberrian eta bestea udazkenean. |
Matrikulazio-epeak (2022) | – Lehen azterketaldia: apirilaren 4tik 12ra – Bigarren azterketaldia: irailaren 8tik 14ra | – Lehen azterketaldia: apirilaren 4tik 12ra – Bigarren azterketaldia: irailaren 8tik 14ra | – Lehen azterketaldia: martxoaren 28tik apirilaren 5era – Bigarren azterketaldia: irailaren 1etik 7ra |
Aztertokiak | – Araba – Bizkaia – Gipuzkoa | – Araba – Bizkaia – Gipuzkoa – Bartzelona – Madril – Buenos Aires | – Araba |
Proben aplikazioa | Irakurmen- eta entzumen-probak euskaltegiak aplikatu eta kalifikatzen ditu. Idazmen- eta mintzamen-probak bi egunetan egingo dira (batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba). | Irakurmen- eta idazmen-probak batera egingo dira, egun batean; entzumen- eta mintzamen-probak batera egingo dira, beste egun batean. | Ordenagailuz egingo dira entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egun batean; mintzamen-proba beste egun batean egingo da. |
Azterketaldien artean emaitzak gordetzea | 2022ko lehen azterketaldian entzumen- eta irakurmen-probak bakarrik gainditu dituen ikasleari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio deialdi bereko bigarren azterketaldirako, eta, honenbestez, idazmen- eta mintzamen-probak bakarrik egin beharko ditu. Halaber, entzumen- eta irakurmen-probak ez ezik, idazmen-proba ere gainditzen badu, soilik mintzamen-proba egin beharko du bigarren azterketaldian. Kasu horietan, azterketariak, bigarren azterketaldiko matrikula egin eta ordaindu beharko du. | Ez da gainditutako proben emaitzarik gordeko azterketaldi batetik bestera. | Ez da gainditutako proben emaitzarik gordeko azterketaldi batetik bestera. |
Matrikula-ordaina | 40€ (azterketaldiko) | 80€ (azterketaldiko) | 80€ (azterketaldiko) |
Batera- ezintasuna | Deialdi jakin bateko azterketaldi batean matrikulatzen den azterketariak ezin du, sei hileko azterketaldi berean, inolako matrikularik burutu HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan. |